EL JARDíN FELIZ-Michael Foreman

Perualde elkarteak liburu zoragarri hau oparitu dio Almikeri ("Mundutik elkarrekin" lehiaketaren irabazlea). 
Istorio hunkigarria, esperantzarako kantua. 
Hona hemen liburutegiak argitaratutako booktrailerra. 
ESKERRIK ASKO!!! 
Zatoz liburutegira irakurtzera!! 

ZORIONAK ALMIKE-ESKERRIK ASKO PERUALDE!!

Perualde elkarteak antolatutako "Mundutik elkarrekin" izeneko marrazki lehiaketara aurkeztu genituen gure lanak. Eskolako Almikek lortu du lehen saria eta Perualde elkartekoek liburu oso hunkigarria oparitu diote, Michael Foremanen "El jardín feliz", una historia de esperanza.
MILA ESKER!

BAKEAREN EGUNA

Denon artean BAKEAREN USOA eraikitzen. 

NAZIOARTEKO BAKEAREN-ESKOLA EGUNA

Urtarrilaren 30ean "INDARKERIA EZA eta NAZIOARTEKO BAKEAREN ESKOLA-EGUNA" ospatzen da. Hona hemen liburutegiak argitaratutako orrialdea.




LONTXO PINGUINOA GURE LIBURUTEGIAN-Emile jadoul


Gaur ere Lontxo pinguionoa etorri zaigu eskolako liburutegira. Lontxo bost urteko pinguino jatorra da.“Tzizagura” zen beinola eta gaur “Kopetilun” egon da ez duelako nahi “anaia nagusia izan” “pinguino txikia izan nahi du betiko”.

“Txizagura” liburua gogoratu dugu eta frantses bertsioa ere ikuskatu dugu.

Datorren astean Émile Jadoul ilustratzailearen beste pertsonaia batek bisitatuko du gure liburutegia: Eduardo ahatea. Adi egon!!!!
Mila esker Émile Jadoul!


LILURATURIK

Liburudendatik "bueltaxo" bat eman eta nobedade batzuek "harrapatu" naute, liburutegian ditugu... disfrutatzeko!


TXIMELETA BELARRIAK

Gaur bost urteko gelakoekin liburu hunkigarri bat irakurri dugu: Luisa Aguilar eta André Nevesen "Tximeleta belarriak". Asko ikasi eta landu dugu: desberdintasunak, izekak, adiskidetasuna... 
Hemen duzue "Cuentos en la Nube" youtube kanalak igotako bertsioa. 

Mila esker Luisa Aguilar, André Neves eta "Cuentos en la Nube". 

Eta mila esker entzule maiteak!!







¿Y SI VIVIERAS EN...?

Olaia Agirrek liburu interesgarri hau gomendatzen du. 
Eskerrik asko Olaia.


NIRE POETA MAITEAK!!!

"Adibidez" lehiaketarako lanak prestatzen hasi gara liburutegian. Aurton olerkiak asmatu eta ilustratu behar ditugu. Lan eta lan gabiltza, asmatzen eta asmatzen, errimatzen eta errimatzen, marrazkiak egiten eta koloreztatzen...Hona hemen amaitutako lantxo batzuk. Mila esker nire poeta maiteak!!!!



...ETA EURIA DENEAN...IPUINAK HORMAN!!

Eguerdian, euria dela eta, lehen zikloko gelak etorri dira liburutegira. Gaur ez dugu ipuinik kontatu, asko izan gara eta, baina Mark Twain idazlearen “Tom Sawyer eta Huckleberry Finn-en abenturak” izeneko marrazki bizidunak ikusi ditugu. Horrela Mark Twain idazle amerikarra nor zen ikasi dugu, Missisipi ibaia kokatu eta liburuen protagonistak ezagutu: Huck, Tom, Jou indiarra, Becky, Douglas anderea, Zoli txakurra… 
Asko ikasi dugu, interesgarria benetan!!

TXIZAGURA-ÉMILE JADOUL

Gaur Émile Jadoulen TXIZAGURA liburua ikusi dugu 5 urteko ikasleekin liburutegian. Batzuetan, gabaz txizaguraz esnatzen gara, eta orduan...




HILTZAILEAK-LEIRE SALABERRIA

Gaur liburu erakargarria irakurri dugu liburutegian 5 urteko gelakoekin, Leire Salaberriaren "Hiltzaileak". 
Suspensea mantendu da kontaketa osoan..., hau beldurra!!! Baina azkenean Ooooooooo!!! Nortzun diren hiltzaileak "deskubritu" dugu. 

Asko gustatu zaigu!!! Mila esker Leire Salaberria!!!

MUNDUTIK ELKARREKIN LEHIAKETAN SARITUA

Perualde elkateak antolatutako "Mundutik elkarrekin, un mundo solidario" izeneko marrazki lehiaketara aurkeztu genituen tutoretzan eta liburutegian egindako lanak. Lehenengo saria jaso genuen, zorionak Almike. 
Mila esker partehartzaile guztiei, eta mila esker ere Perualde elkarteko kideei solidaritza proiektu honetan parte-hartzeko aukera eder hau emoteagatik.