BERDINTASUNAREN AUTOBUS IBLITARIA

Gaur  "Berdintasun guneko autobus ibiltaria" etorri da eskolara eta 6.mailako ikasleek Berdintasunari buruzko hausnarketa egin dute Emakunderen eskutik. Bideoak ikusi, "berdintasun-partxisera" jolastu...
Aukera bikaina berdintasunaren bidean...


EMAKUME MATEMATIKARIAK

"El rostro Humano de las Matemáticas" izeneko  BBK-ko erakusketa dugu liburutegian. Erakusketa osatzeko emakume matematikarien kartelak egin ditugu. Hona hemen argitaratu dugun web-orria.




EUSKARA EGUNA 2014

Abenduaren 3an  Euskara Eguna ospatu dugu eskolan, pilo bat ekintza antolatu dira: irratsaio bereziak, jolasak, euskal kirolak, bertso-saioak, txapel-jaurtiketa, ipuin-kontalaria, txistorra-hamaiketakoak, zantzu-lehiaketa, esaera zaharren lehiaketa... eta azkenean guraso-ikasle-irakasleak, denak batera, euskararen aldeko abestiak abestu ditugu.



http://haritzamezularia.blogspot.com.es/