ORLANDO IMPERATOREREN LANA ADIBIDEZ LEHIAKETAREN IRABAZLEA


Maiatzaren 21ean, gure eskolako gurasoa den Orlando Imperatorek ACEX-ek antolatutako lehiaketaren saria jaso zuen. ZORIONAK!!



Arrakasta handia izan du "Adibidez lehiaketak" gure eskolan. Aurton zerrenda batetik aukeratutako liburu baten portada egin behar zen. Eskola osotik ia 300 portada aurkeztu genituen (5 urtekoek, 1go, 2. eta 3. ziklokoek). Portadak liburutegian egin ziren eta, egia esanda, oso portada dotoreak aurkeztu genituen.

Eskaintza interesgarri hau gurasoei ere zabaldu zen. Bost lan aurkeztu ziren eta euretariko bat, nagusien modalitatean, irabazlea izan da.
Walter Dreselen "Toma un café contigo mismo" liburuari buruz ORLANDO IMPERATOREK egindako lana izan da irabazlea.
ZORIONAK ORLANDO eta ESKERRIK ASKO PARTE HARTZAILE GUZTIEI!
Hemen duzue gurasoek aukeztutako lanak


GIRO BIKAINA GURE LIBURUTEGIAN

Giro bikaina dugu gure liburutegian. Hainbat lagun lanean txintxo txintxo, liburuak irakurtzen, istorioak asmatzen, ipuinak idazten eta ilustratzen. Hainbat "ameslari" liburutegian gozatzen eta disfrutatzen.

ZATOZ LIBURUTEGIRA, gure txoko miresgarrira,
ZATOZ LIBURUTEGIRA, liburuen mundu zoragarrira!!